XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez ziren neri ari.

Banuen bertze lanik hango ederdurez begien asetzia!.

Zer aditzaileen irri karkarak!....

Zombait eta zombait holako gaizokeri, funtsean eta afruntu?.

Urtheak iragan dire.

Makaiako Ganichek, erran dezagun garbiki, Euskualdunak derama Aintzinekoek erabili bizi modua, urrats, lan, mintzaira, ohitz beretan eta berekin, saila buru beretara.

Adi-gogor egiten diote trufer eta burlatzailer.

@-" Hauche da bada jeinde horien buru haustea!, du, irri aire batekin, erasten bere buruari.

Hor dautzi chotilkeriaz hantuak.

Tupin beltzean, balinbada, irakinaraziko dute goiznabarra! Gaitzak dire, gaitzak!.

Ganich, izan dadiela Manecha ala Subero-tarra, Makaiarra ala Santagaztarra, gizon lerden, bizi-kor, hazkar dago, dabila trufa bainon musika gehiago tutatuarikan ere.

Ontsa ezin bertzean ditu bazterrera utzi Chamarra, zinta, pipa motza.

Ez da, ez, aphaindurean bakarrik ezagun fraidea.

Ez dio beztimendu berriak funtsa aldainatu.

Preseski, zeren, acholarik gabe, dagon bethi hein berean du, Ganich Makaiakoak eskarniatzailer irriak sarrarazi ohartu direlarik, ordu zuen, Euskualdun tontoa egiazki norbeit dela, ez dela nor nahi, munduko zoko barneetarainon duela bere omen ona hedatu.

Mendratzaileek nahi edo ez: Jakintsun zorrotzenak, aipatuenak ez dute aski asti, aski buru-alatze Euskuararen ikhertzeko, ikhasteko, goresteko.

Euskual-Herritik urrungo tokietan egiten dituzte Euskualdun etcheak bakotcha bere izen euskualdunarekin.

Alderdi beretan aurkhitzen dire, erreboteak, bat bertzea bainon ederragoa.

Eskualde horietako gazteek ikhasi dute pilotan aritzen bai esku-uska, bai chisteraka, lehenago bezala herriz herri desafioak egorriz, denek chapeldun agertu nahizik.

Bazter guzietan gapelua barraiatua da, urguluzki, handiek ala tikiek, buruan ekharria.

Erresuma hainitzetan dire hedatuak, maitatuak Euskualdun dantza eta kantuak.

Erregeak, Buruzagiak, Ministroak, Kargudun handienak dire Makhil euskualdunaren jabe.

Hau mirakuluzko gauza!.